Whatsapp-eko datu babeserako legea

Zure postontzian

 

Leaburu-Txaramako udalak hilabeteak daramatza herritarrongana era digitalean iristeko ideia lantzen.

Zergatik?

- Gauzaturiko Udalbatza batean, aldaketa klimatikoaren harira Udalak hainbat neurri hartuko zituela erabaki zuen. Besteak beste, astean behin edo bitan postontzietara bideratzen ditugun orriak murriztu nahi ditugu.

 - Udalak herritarroi helarazten dion informazio ezberdin hori era zuzenean, harinean eta momentuan bertan eman nahi dugu.

Udalak herritarrei helarazi nahi dizkiogun mezuak WhatsAppez jasotzeko modua jarriko dugu martxan, era erosoan informatuak izan gaitezen.

Orain arte zure postontzian jasotzen zenuena, zure mugikorrean jaso nahi baduzu, ondorengo datuak betetzea beharrezkoa da.

 

"Inprimaki honen bidez helaraziko dituzun izaera pertsonaleko datuak, Leaburu-Txaramako Udalak, webgune honen jabetza duen aldetik, kudeatuko dituela adierazten dizugu.

Datuen erabileraren helburua: interes orokorreko informazioa baliabide honetatik jasotzea.

Legetimizazioa: Interesa duen pertsonaren onespena.

Hartzailea: Datu hauek ez dira hirugarrengo bati lagako, legezkotzat jotzen duen oinarri juridikoarik gabe.

Eskubideak: datu hauek eskuratu, aldatu, ezeztatu edota baimena ezabatu ahalko duzu Leaburu-Txaramako Udaletxean edota udala@leaburutxarama.eus emailera idatziz."