Publicador de contenidos

KZgunean zuzeneko hitzaldiak

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

16·10·2020


Egun on,

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, nahi denean ikusteko.

Datorren asteko hitzaldien plangintza honako hau da:

4. astea: Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak
- Urriak 20, 11:00 - 11:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka https://www.youtube.com/watch?v=0uzcqvpCw18&feature=youtu.be
- Urriak 22, 11:00 - 11:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka https://www.youtube.com/watch?v=_xiGYmJJrG4&feature=youtu.be

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak

 

Hala, eskertzen dizuegu zuen ohiko kanalek online hitzaldien modalitate berri hau zabaltzea eta horrela herritarrengana iristea.

 

Agur bero bat,