Publicador de contenidos
Atrás Deskonfinamendu fasea
30·04·2020
Kaixo herritarrok.
Haurren irteerarekin hasi da deskonfinamendua. Orain gainerako herritarrak izango dute kalera irteteko aukera. Neurri honek zer dakar? Kalean jende gehiago ibiliko dela eta kutsatzeko arriskua, behar diren neurriak hartzen ez baditugu, areagotu egin daitekeela. Deskonfinamendua hainbat fasetan egingo da eta ez da erreza fase bakoitza nola burutu behar den asmatzea. Ezartzen dizkiguten baldintzak bete egin beharko ditugu, pasatzen ari garen egoera errepikatzea nahi ez badugu.
Udala, deskofinamenduarekin batera, gune batzuk desinfektatzen hasiko da. Frontoiak eta parkeak itxita jarraituko dute, jende pilaketa sahiestu behar dugulako.
Etxetik ateratzen garenean segurtasun neurriak mantendu egin behar ditugu eta ez gara erlaxatu behar, koronavirus hau denentzako ezezaguna denez, txertoa lortu arte ez daki inork ze joera izango duen.
Umeak ateratzerako garaian ezarri ziren baldintzak gogorarazten dizkizuegu. Gurasoek neurri hauek aintzat hartzea ezinbestekoa da.
- 1 km.ko distantzia, nagusi batek lagunduta, maskarilarekin, denbora tartea, gainontzeko pertsona eta haurrekin.
- 2 metroko distantzia
- auzo batekoak inguru batean egoteko gomendioa, etxetik irten aurretik tenperatura hartzeko gomendioa, etxera bueltatzean eskuak ongi garbitzeko gomendioa, igogailua ez erabiltzeko gomendioa,
Neurri hauek denok mantentzea oso garrantzitsua da. Orain derrigorrezkoak diren arren gerora ere ohitura gisara epe luze batean mantentzea beharrezkoa ikusten dugu.
Bide batez, gogorarazten dizuegu Udaleko zuzeneko arreta orain arte bezala mantentzen dela, hau da, telematikoki. Gurekin harremanetan jartzeko, deitu 943675931 telefonora edo idatzi udaleko posta elektroniko honetara (udala@leaburutxarama.eus).
Denborekin ikusiko garelakoan agurtzen zaituztet.
Leaburu-Txaraman, 2020ko apirilaren 30n
Alkateak
Izp.:Joxe Ramon Eizaguirre Sorondo