Publicador de contenidos

Booktuber lehiaketa

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak booktuber lehiaketa antolatu dugu

01·10·2020


Nork har dezake parte? 14-18 urte bitarteko gazteek. Liburutegi publiko bateko  bazkide txartela izatea eskatuko da. 

Zer egin behar da? Liburu bat irakurri, hartu kamera, mugikorra edo tableta eta  grabatu liburu horri buruzko iruzkin eta gomendio bideoa. Argitaratu zure  Youtube kanalean, zure herriko liburutegikoan edo zure ikastetxeko kanalean,  eta bete Booktuberboom blogeko parte-hartze orria. Bertan jarri beharko duzu  zure bideoak Youtuben duen URL helbidea. 

Nolako baldintzak bete behar ditu bideoak? 

Gazte nahiz helduentzako euskaraz argitaratutako liburu bati buruzkoa  izan behar du. 

Booktubea euskaraz egin behar da. Ez dago euskara batuan egin  beharrik, euskalki guztiek dute lekua lehiaketan, baina euskara zuzen eta  egoki erabili beharko da. 

Iraupena: gehienez 3 minutuko eta gutxienez minutu 1ekoa. Aurrez beste inon argitaratu gabeko bideoa izan behar du. Youtuben argitaratu eta Booktuberboom blogeko parte-hartze  

formularioa betez bidali beharko da bideoaren URL-a lehiaketara 2020ko  azaroaren 25ko 12:00ak baino lehen. 

Ezin da bideo honekin beste lehiaketa batean parte hartu. Bideoak oinarrizko eskubide eta askatasunekin koherentea izan behar  du, pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu  behar ditu. 

Horrez gain, indarrean den araudia bete behar du, hortaz, ezin dira  urratu hirugarrenen eskubideak, bereziki jabetza intelektualarena,  ohorearena, pertsonaren eta familiaren intimitatearena eta norberaren  irudiarena, ezta hirugarrenen datu pertsonalen erabilerari dagokiona  ere. 

Bideoan agertzen diren pertsonen irudi eta datuak argitaratu ahal  izateko, adinez txiki diren parte hartzaileen kasuan, derrigorrezkoa izango  da gurasoen baimen sinatua eskuratzea. 

Bideoak Creative Commons (Aitortu-Ez Komertziala-Partekatu Berdin)  lizentziapean argitaratuko dira youtuben. 

Lehiakideek aurkeztutako bideo publikoak antolatzaileen komunikazio  sareetan egon daitezke ikusgai: EAEko Liburutegi Sarearen eta  Galtzagorri Elkartearen komunikazio digitalerako sareetan. 

Parte hartzeko bi modu daude: Publikoa eta Pribatua (azken hau aukeratuz  gero ezingo da publikoaren saria eskuratu eta epaimahaiak soilik ikusiko du  booktubea). Sari banaketako bideo bat ikusi dezakezue.  

Gure blogean informazio osoa topatuko duzu: Adibideak, oinarriak, kedaden  inguruko informazioa

Aurpegi ezagunen Booktubeak 

Urtero, euskal aurpegi ezagunenetako batek edo bestek hartzen dute parte  egitasmoan eta haien liburu kuttunenen booktubeak bidaltzen dizkigute: 

Zuriñe Hidalgo https://www.youtube.com/watch?v=BQq_TWb_tao Olatz Salvador https://www.youtube.com/watch?v=0jyYNTQZBIg Ainhoa Etxebarria https://www.youtube.com/watch?v=lu-pWn3d5Nc 

Aurten ere adi gure sare sozialetara (insta: @booktuberboom), blogera edota  You Tube kanalera, aurpegi berriak agertuko baitira. 

Kedadak 

Aurten ikastetxe eta liburutegietan biltzea ezinezkoa izango dugunez, laster  kedada ez presentzialen berri emango dugu. Kedada hauek ikastetxetik irten  gabe zuen pantailetatik bertatik jarraitu ahal izango duzue. Booktuber  fenomenoaren inguruko txutxumutxu guztiak bertan ikusi eta entzun ahal  izango dituzue. Laster informazio gehiago geure sare sozialetan!  

Facebook: @galtzagorrielkartea // Twiteer: @galtzagorri_lit //Instagram:  @booktuberboom 

Sariak: 

Epaimahaiaren sari nagusia: Booktuber lanetan jarraitu ahal izateko  materiala (Kamera, mikrofonoa eta tripodea) eta liburu eta disketan  gastatzeko 200€ko bonoa. Aurkezten diren booktube guztien artean  onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak. Diskurtso  narratiboa, kalitate teknikoa, originaltasuna eta ikuslea erakartzeko  gaitasuna hartuko dira kontuan. 

Epaimahaiaren bigarren saria: GoPro kamera eta liburu eta disketan  gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktube guztien artean  onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak. Diskurtso  narratiboa, kalitate teknikoa, originaltasuna eta ikuslea erakartzeko  gaitasuna hartuko dira kontuan. 

Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura txangoa. Lehiaketara  aurkeztutako bideoen artean, abenduaren 9ko 12:00ak arte “gustoko  dut” gehien jasotzen dituen booktubearentzat. 

Informazio gehiago: 

https://booktuberboom.wordpress.com/ 

booktube@galtzagorri.eus