Publicador de contenidos

APIRILAREN 26TIK AURRERA HAURREK EGIN AHALKO DITUZTEN IRTEREETAN KONTUAN IZATEKO OHARTARAZPENA

0-14 urte bitarteko haurrak irten ahalko dira

25·04·2020


APIRILAREN 26TIK AURRERA HAURREK EGIN AHALKO DITUZTEN IRTEREETAN KONTUAN IZATEKO OHARTARAZPENA.

 

ADIN TARTEA:

 

0-14 urte bitarteko haurrak irten ahalko dira.

 

ORDUTEGIA:

 

 9:00etatik 21:00etara bitartean. Egunean behin. Gehienez ordubete.

 

EREMUA:

 

 Bizitokitik kilometro bateko eremuan ibili ahalko da. Kontsultatu eremu hori zein den helbide honetan: https://www.gaindegia.eus/eu/bizitokitik-kilometroko-bateko-eremu-bistaratzeko-mapa-inteaktiboa

 

NOREKIN:

 

Guraso batekin edo etxebizitzan berean bizi den heldu baten ardurapean. Heldua gehienez hiru haurrekin atera ahalko da.

 

BAIMENDUTAKO JARDUERAK:

 

Paseatu, korrika egin, bizikletan edo patinetetan ibili, baloiarekin, pilotarekin… Norberak bere jostailuk bakarrik erabili ahalko ditu eta ezin dira etxekoak ez diren beste haurrekin konpartitu. Parkeak eta kirol guneak itxita egongo dira eta ezin dira erabili.

 

 

ARDURAZ JOKATU:

 

Etxekoak ez diren beste kideekin  une oro bi metroko segurtasun distantzia mantendu behar da.

Etxera iritsitakoan eskuak eta arropa ondo garbitu.

Haur batek COVID-19aren sintomaren bat baldin badu edo berrogealdian badago, ezin du etxetik atera.