Albisteak
Atzealdea

Festak 2019

2019 Leaburuko festen egitaua

2019·06·01


Egitaraua

Ekainak 23, igandea

  • Txupinazoa
  • 12:30. Meza
  • Dantzariak.
  • Ondoren, bazkaria Zazpi Bide elkartean, Egaña eta Lizaso bertsolari eta trikitilariekin.

Ekainak 28, ostirala

  • Suziriak.
  • 16:00. Ginkana gaztetxoentzat.
  • Ondoren, txokolatada.
  • 21:00. Barrikotea herriko sagardogileen sagardoarekin.
  • 22:30. Oinargi dantza taldearen emanaldia.
  • Ondoren, karaokea eta musika balio anitzeko gelan.

Ekainak 29, larunbata

  • 11:30. Meza Nagusia.
  • Jarraian, hamaiketakoa herritarrentzat.
  • 17:00. Triatloia herriko gazteentzat: bizikleta, korrika eta zaku-karrera.
  • 19:30. Poteo musikatua.
  • 21:00. Herri afaria.
  • Ondoren, afalostea girotzeko bingoa.
  • 00:00. Harresi musika taldearen emanaldia.
  • Amaitutakoan, musika goizeko ordu txikiak arte.
  • 04:00. Sokatira parrandazaleen artean.

Ekainak 30, igandea

  • 12:00. Txakolin dastatzea pintxoz lagunduta.
  • Ordu berean, eskulanak ume eta gazteentzat.
  • 18:00. Herri kirolak. Trontzan: Oihan Arrospide eta Iñaki Agirrezabala/Amaiur Arrospide eta Eneko Arrospide. Korrika: Naroa Arrospide Oier Orbegozoren aurka. Lokotx biltzen: Izaro Ibañez Nora Uriberen aurka.Txinga eroaten, Iker Zubiria Oier Ugartemendiaren aurka. Aizkoran: Unai Zabala eta Anjel Arrospide Kañamares aita-semeen aurka.
  • 19:30. Festei amaiera emateko Freshcool emanaldia Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.