Albisteak
Atzealdea

COVID-19 KORONABIRUSA

Udalak herritarrei Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitzea eskatzen da.

2020·03·13


COVID-19 KORONABIRUSAren ondorioz eta berau gelditzeko gizarte osoa egiten ari den saiakeraren inguruan Leaburu-Txaramako Udalak hartu dituen erabakiak gogorarazteko eta kontutan hartzeko eskatzen zaiezu.

Gaurtik aurrera Udaletxeko eta gizarte zerbitzuetako aurrez-aurreko arreta eten egingo da.

Sortu ahal diren arazoen aurrean hauek kontaktuak:

Udala (8.00tik 15.00etara):

943 675931   //  udala@leaburutxarama.eus

Edo asistentarekin hitz egiteko:

Nerea: 620792018


Udalak herritarrei Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitzea eskatzen da.

Mesedez arduraz jokatu

 

Leaburu-Txaraman, 2020ko martxoaren 16an

Alkateak

 

 

Osakidetzak gomendatzen dituen neurriak honakoa dira:

 

 

Bestetik,  sintoma hauek badituzu: eztula, arnasa  hartzeko zailtasuna, eztarriko mina eta sukarra. Etxean geratu eta jarri harremanetan osakidetzako osasun aholkuarekin telefono zenbaki honetara deituz 900203050.

 

OHARRA

 

COVID-19 KORONABIRUSA dela eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak jarraituz, Udalak ondorengo erabakiak hatzen ditu:

 

  1. Leaburuko Udalak antolatzen dituen ikastaro guztiak bertan behera gelditzen dira.
  2. Liburutegia itxita egongo da.
  3. Txaramako eta Leaburuko Kultur etxeak, pilota lekua eta balioanitzeko lokala itxita egongo dira.
  4. Udalak herritarrei Eusko Jaurlaritzaren  Osasun Sailak emandako gomendioak jarraitzea eskatzen du.
  5. Udaletxeko eta liburutegiko aurrez-arreko arreta etengo  da. Hemendik aurrera telefonoz eta telematikoki egingo da (943675931, udala@leaburutxarama.eus).

 

Momentuz neurri hauek martxoaren 29ra arte egongo dira indarrean.

 

Mesedez arduraz jokatu.

 

Eskerrik asko

 

                   Leaburu-Txaraman 2020ko martxoaren 13an

                                                         Alkateak

 

 

 

 

 

 

Izp.: Jose Ramon Eizagirre Sorondo