Saltar al contenido

Logo ayuntamiento de LEABURU-TXARAMA

Mostrar/ocultar menú principal de navegación
Portlets anidados
Noticias
Atrás

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa

‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa’ aditu-titulua eskainiko dute EHUk eta UEUk

15·06·2020


‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa’ aditu-titulua eskainiko dute EHUk eta UEUk

 

Esteka Hemen

 

‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa’ aditu-titulua (15 ECTS kreditu) antolatu dute EHUk eta UEUk, UEMArekin eta Kontseiluarekin batera, eta ekainaren 30 arte zabalik da matrikula egiteko epea. 150 orduko graduondokoa da. Erdiak aurrez aurreko eskolatan eskainiko dira, 2020ko urritik 2021eko apirilera ostiral arratsaldetan izango diren zazpi saiotan, eta beste erdia Ikasgela Birtualean landuko da. Graduondokoa EHUren Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, eta hizkuntza eta lurraldea lotzen dituzten alorretan lan egiten duten hainbat erakundeetako ordezkariak izango dira irakasleak, tartean baita ELE sortu duten UEMAko arduradunak ere.

ELE aditu titulua eskuratzen dutenek lurralde-antolamenduko eta hirigintzako plan eta proiektuen eragin linguistikoa neurtzen lan egin ahal izango dute. Administrazio publikoen zein enpresa pribatuen eskaria handia baita, EAEko 2/2016 Toki Erakundeen legeak eta hura garatzeko dekretuak ELE egitea derrigorrezko bihurtu dutelako.

Iturria eta informazio osagarria:
· ueu.eus: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa Aditu Titulua.
· EHU: Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa.